Kaixo lagunak!
Gaur UDABERRILEKUEI eta Udaberriari ongi etorria eman diogu modu onenean… hau da, JOLASTEN!!! jejej Hasteko, jolasak egin ditugu lagun berrien izenak ikasteko eta hamaiketakoa baino lehen, paratxutearekin jolas kooperatiboak egin ditugu. Hamaiketakoa, hamaiketan jan dugu jejej ummm.. jogurta eta gailetak, goxo-goxoa!
Hamabietan, txikitxuak, Play-Mais-ekin loreak eta animaliak egin ditugu; nagusiak, aldiz, pyslassekin olagarroak, minions, Athletickeko eskudoak egin ditugu. Etxera joan aurretik, ipuin bat kontatu digute eta etxera poz-pozik joan gara.
Egun polita izan da, bai.
Bihar arte!!!
Powered by flickr embed.